Mitxelenako bizilagunek elkarretaratzea deitu dute gaur arratsalderako

Aritz Mutiozabal 2021eko abenduaren 2a

Aurreko asteko Mitxelenako bizilagunen elkarretaratzea. (Aritz Mutiozabal).

ETS Eusko Trenbide Sareko ordezkarien eta Mitxelenako bizilagunen arten bilera irekia izango da gaur arratsaldean udalbatzar aretoan, 18:30etik aurrera, trenbideko obren inguruan.  Horren harira, auzoko kideek elkarretaratzea deitu dute 19:00etan Lege Zaharren enparantzan; aurreko astean gauza bera egin zuten ohiko osoko bilkurako garaian.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide