Mobilizazioak egin zituzten atzo Hego Euskal Herriko hiriburuetan eta hainbat herritan lan, pentsio eta bizi baldintza duinen alde. Zarautzen, Lege Zaharren enparantzan elkarretaratu ziren arratsaldean, sindikatuek deituta. Herriko hainbat eragilek ere bat egin zuten; esaterako, pentsionisten mugimenduak eta Bilgune Feministak.