'Harria eta zerua. Jorge Oteiza, oroipen bat' liburua plazaratu du Victor Ericek

Iñigo Gaiton 2021eko abenduaren 2a

Lehengo astean aurkeztu zuten Erice zinemagileak idatzitako saiakera-liburua. Bilboko Arte Ederren Museoak eta BBVA Fundazioak babestu dute argitalpena.

Lehengo astean, Harria eta zerua. Jorge Oteiza, oroipen bat saiakera-liburua aurkeztu zuten Bilboko Arte Ederren Museoak eta BBVA Fundazioak. Victor Erice zinemagileak Oteizari buruzko hausnarketa bat egiteko helburuarekin idatzi du liburua. 2019an, egileak Harria eta zerua bideo-instalazioa jarri zuen ikusgai museoan, eta hitzaldi bat eman zuen, erakusketa aurkezteko. Bada, hitzaldi horretan oinarrituz sortu du liburua.

Informazio gehiago, hemen.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide