Ezinegon eta Sutge taldeak ariko dira zuzenean Putzuzulon

Aritz Mutiozabal 2021eko abenduaren 1a

Donostiako Ezinegon eta Kataluniako Sutge musika taldeen kontzertuak antolatu dituzte Putzuzulo gaztetxean, igande arratsalderako. Lehenengoak screamo doinuak lantzen dituzte, eta bigarrenak, berriz, D-beat joeretan mugitzen dira. Emanaldia 19:00etan hasiko da.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide