Telazko poltsa banatuko ditu UKUEk gaur arratsaldean

Aritz Mutiozabal 2021eko abenduaren 2a

Nire Aukera Urola Kosta kanpainaren barruko ekintza da, eta poltsa eskuratu nahi duenak argazkia atera beharko du kanpainari babesa erakutsiz.

Urola Kostako Udala Elkarteak telazko mila poltsa atera ditu, eta Aian, Getarian, Orion, Zarautzen eta Zumaian banatzen ari da azken astean herritarren artean, Nire Aukera Urola Kosta kanpainaren barruan. Joan den ostiral goizean, Merkatu plazako sarreran izan ziren, eta gaur arratsaldean bigarren aldiz ariko dira poltsak banatzen leku berean, 17:00etatik 19:00etara.

Kanpainaren helburua da tokiko kontsumoa bultzatzea. Hori horrela, herriko kontsumoak duen garrantziaz ohartarazteko kanpainaren irudia agertuko da, baita bost udalerrietako ostalaritza eta merkataritza elkarteetako irudiak ere.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide