Erakusketa urtarrilaren 16a bitartean bisitatzeko aukera izango da, egunero, 18:00etatik 20:00etara.
Zarauzko Argazkizale Elkarteko kide Ane Ajuriak bere lanak jarriko ditu erakusgai bihartik aurrera Torre Luzea aretoan. Guztira, 35 argazki paratuko ditu, eta horietan pasaiak, erretratuak eta azkenaldian sortzaileak eginiko kolaborazio lanak ikus daitezke.
Erakusketa urtarrilaren 16a bitartean bisitatzeko aukera izango da, egunero, 18:00etatik 20:00etara.