Gabonetako kanpaina berria abiatu du Murkilek

Aritz Mutiozabal 2021eko abenduaren 1a

Hilabetean zehar herriko saltokietan erosita, 500 euroko eta 250 euroko launa erosketa txartelen zozketan parte hartuko dute bezeroek.

Gaur hasi eta abenduaren 29a bitartean Murkil merkatari elkarteko saltokietan erosketak egiten dituztenen artean, 500 euroko eta 250 euroko launa erosketa txartel zozkatuko dituzte. Elkarteak dituen sektore bakoitzean erosketa txartel bi zozkatuko ditu, eta hurrengo urteko urtarrilaren 31ra arte gastatu ahalko dute irabazleek. Zozketaren oinarriak Murkilen webgunean ikus daitezke.

Horrez gain, Murkilek gogora ekarri du Gabonetako Argiak ordaintzen laguntzen duela Zarauzko Udalarekin eta Eusko Jaurlaritzako Merkataritza Sailarekin batera. Eta, era berean, alfonbra gorria duten denda ugari ikusi ahal izango direla egun seinalatu hauetan.  Bestalde, Turismo Bulegoak antolatutako erakusleiho lehiaketan ere parte hartzen du, bigarren irabazleari 300 eurorekin sarituz.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide