Larunbatean irekiko dute Narrosko Gabonetako Jaiotza

Aritz Mutiozabal 2021eko abenduaren 1a

Larunbatean, abenduaren 4an, zabalduko ditu ateak Schola Cantorumek antolatzen duen Narrosko Gabonetako Jaiotzak. Goizez zein arratsaldez egongo da irekita egunero, urtarrilaren 6 bitartean; 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara.

Ohi bezala, egunean hiru aldiz, ikuskizun txiki bat izango da musikak eta argiek lagunduta; 18:30ean, 19:30ean eta 20:30ean, alegia.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide