Bihar zabalduko du Aritzbatalde kiroldegiak bigarren hiruhileko igeriketa ikastaroetan izena emateko epea, haur, gazte nahiz helduentzat. Ikasle berrientzako izen-ematea hilaren 12ra arte egongo da zabalik, eta zozketako emaitzak hilaren 15ean argitaratuko dituzte udalaren webgunean eta kiroldegiko iragarki taulan.
Lehen hiruhilekoan igeriketa ikastaroren bat egin dutenek abenduaren 17tik 27ra eman ahal izango dute izena, betiere plaza librerik geldituko balira. Hauen kasuan, zozketaren emaitzak abenduaren 30ean argitaratuko dituzte.
Ikastaroekin urtarrilaren 10eko astean hasiko dira eta martxoaren 26ko astean bukatuko dute; astean saio bat edo biko eskainiko dituzte, ikastaro bakoitzaren beharren arabera. Argibide gehiago nahi duenak 943-00 51 23 telefono zenbakira dei dezake edo kirola@zarautz.eus helbidera idatzi.