Ostegun honetan izango da batzarra, 18:30ean, udaletxeko pleno aretoan; edukiera mugatua izango da. Joan den ostiral goizean bildu zen Xabier Txurruka ETSko ordezkariekin, eta baikor agertu zen. Hain zuen ere, etorkizunera begira ETSk «datu garrantzitsuak» eman zizkiela azaldu zuen alkateak, baina horien berri bileran bertan emango dituzte.