Pilota Egokituko Espainiako Txapelketako finala jokatuko du Xabi Villarrek

Onintza Lete Arrieta 2021eko azaroaren 29a

Villar eta Sagarmendi.

Zarauztarrak Eneko Sagarmendi mutrikuarrarekin lortu du txartela pasa den asteburuan Derion (Bizkaia) jokatutako paleta partidan.

Pilota Egokituko Espainiako Txapelketako finala abenduaren 12an jokatuko da Iruñan, eta hantxe izango da Xabi Villar zarauztarra, Eneko Sagarmendi mutrikuarra lagun duela. Pasa den asteburuan lortu dute finalerako txartela Derion (Bizkaia).

Zarauzko Pilota Elkarteko kidea da Villar, eta Oreretako elkartekoa, berriz, Sagarmendi.

Aurrez aurre Zumaiako Pilota Elkarteko kideak izango dituzte: Leire Esnal zumaiarra eta Jurdan Arakistain zestoarra.

Finala Labrit pilotalekuan jokatuko da, 12:00etan hasita.

 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide