Elkar argitaletxearen liburu sorta zozkatuko du Zarauzko Hitzak

Zarauzko hitza 2021eko azaroaren 29a

Irakurleek osteguneko 12:00etara arte izango dute zozketan parte hartzeko aukera.

Ostiralean, abenduak 3, Euskararen Eguna izango da, eta Zarauzko Hitzak liburu sorta bat zozkatuko du irakurleen artean. Elkar argitaletxeak emandako liburu sorta zozkatuko du, eta irakurleek osteguneko 12:00etara arte izango dute zozketan parte hartzeko aukera. Irabazlea, berriz, ostiralean jakinaraziko du Zarauzko Hitzak.

Parte hartu nahi dutenek hemen klikatu behar dute.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide