'Guadalquivir' dokumentala eta solasaldia izango da bihar, Arkamurkaren eskutik

Aritz Mutiozabal 2021eko azaroaren 29a

Arkamurka natura elkarteak antolatuta, Guadalquivir dokumentala emango dute bihar Modelo aretoan, eta, jarraian, basa animalietan aditua den Iñigo Zuberogoitia ariko da hizlari. Beraz, aukera paregabea izango du naturazaleek animalia edo basabizitzari buruzko edozein duda azaldu, solasaldian parte hartu eta galderak egin ahal izateko. Emanaldia 19:00etan hasiko da.

Guadalquivir dokumentalak hiru espazio natural handi erakusten ditu: Cazorla, Sierra Morena eta Doñana. Zeregin horretarako  protagonista azeri bat izango da. Animalia hau egoera eta habitat ezberdinetara moldatzen jakin duen ugaztun bat da, taldean zein bakarrik bizi dena eta era berean haragijalea, begetarianoa edo harraparia dena. Joaquin Gutierrez zuzendariak 2013an estreinatutako filma da honakoa.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide