Zozkatu dituzte 2022ko Zarauzko Triatloirako dortsalak

Amaia Urbieta Arruti 2021eko azaroaren 28a

Bi urtez hitzordua atzeratu behar izan badute ere, badauka data hurrengo Zarauzko Triatloiak: 2022ko ekainaren 11n izango da lehia handia. 2020ko triatloirako izen-ematea mantendu zuen Zarauzko Triatloi elkarteak parte hartzaileei horretarako aukera eskainita, eta aurre izen-ematerako aukera zabaldu zuen. 

Denera, 1.450 lagunek eman dute izena 250 dortsalen zozketan, eta ostiral arratsaldean ausaz aukeratutako zenbaki batek hala erabakita, 82tik 331ra bitarteko zenbakidunek eskuratuko dituzte dortsal preziatuak.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide