Antamapantahou konpainia greziarrak txotxongilo ikuskizuna eskainiko du gaur Modelon

Amaia Urbieta Arruti 2021eko azaroaren 28a

Udaleko Kultura Sailaren Antzerkia Familian programaren barruan, The string of music haurrentzako txotxongilo ikuskizuna eskainiko du gaur Antamapantahou konpainia greziarrak Modelo aretoan, 16:45ean. 4 urtetik gorako haurrei zuzendutako ikuskizuna izango da, eta 50 minutu inguru iraungo du. 

Sarrerak 4 euroan daude salgai, eta leihatilan bertan nahiz online eskuratu daitezke, sarrerak erosteko Kutxabankek duen plataforman.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide