Zelai Azpibidea itxi egingo dute astelehenetik astearterako gauean

Onintza Lete Arrieta 2021eko azaroaren 27a

Zelai Azpibidea, atzo goizean (Aritz Mutiozabal)

Ibilgailuentzat nahiz oinezkoentzat itxiko dute eremua, segurtasuna bermatzeko. Izan ere, tren geltoki berria eraikitzeko lanak egingo dituzte Zelai Azpibide gaineko zubian, Lapurdi kalean.

Astelehenetik asteartera arteko gauean –azaroaren 29tik 30erakoan–, itxi egingo dute Zelai Azpibidea, bai oinezkoentzat, bai ibilgailuentzat. 21:00etatik 06:30era egongo da itxita, tarte horretan lanean ariko direlako zubi gainean, Lapurdi kalean. Segurtasuna bermatzeko hartu dute erabakia.

Tren geltoki berriko obrak egiten ari dira, eta egunez tren zerbitzua mantendu ahal izateko, gauez egin beharko dituzte zenbait lan. Bigarren gau baten beharra izango balute, asteartetik asteazkenera egingo lukete, azaroaren 30etik abenduak 1era, alegia.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide