San Pelaio ermita astean behin zabalduko dute abenduan. Zehazki, ostegunetan irekiko ditu ateak: abenduaren 2an, 9an, 16an eta 23an. Arratsaldez egongo da zabalik, 17:3oetik 19:30era, eta tarte horretan, herritarrek aukera izango dute tenplo barruan "otoitzerako, kontenplaziorako eta meditaziorako".
Arduradunek herritarrak gonbidatu dituzte gune horretan egotera.