Abenduaren 12ra atzeratu dute Okariz-Muniainera irteera Pagoetak eta Arkamurkak

Amaia Urbieta Arruti 2021eko azaroaren 25a

Asteburu honetan ziren Pagoeta Mendizale Elkartekoak eta Arkamurka Natur Taldekoak Arabako Okariz-Muniain inguruko hariztiak bisitatzekoak, baina eguraldi iragarpen txarra dela medio, atzeratzea erabaki dute.

Abenduaren 12an egingo dute irteera, eta datorren astelehenetik, azaroaren 29tik, abenduaren 10era bitartean egongo da izena emateko aukera, ohi bezala, Mendizabal kinkila dendan. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide