Zendutako alderdikideak gogoratzeko meza egingo du EAJk

Amaia Urbieta Arruti 2021eko azaroaren 25a

Andra Mari Zeruratzea parrokian izango da meza, igandean. Ondoren, hamaiketakoa egingo dute Batzokian.

Sabino Arana Goiriren heriotzaren urteurrenaren harira, Zarauzko EAJk zendutako alderdikideak izango ditu gogoan datorren igandean, azaroaren 28an, Andra Mari Zeruratzea parrokian egingo duten elizkizunean. 10:30ean hasiko da ekitaldia, eta Zarauzko EAJk afiliatu eta alderdikide guztiak gonbidatu ditu zendutako alderdikideak omentzera, baita ondoren Batzokian egingo duten hamaiketakora ere. Jakinarazi dute Batzokiko edukiera eta COVID-19arekin lotutako neurriak une oro beteko dituztela.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide