Morriconeren edota Beethovenen lanak jo ditu Zarauzko Musika Bandak Xexili Eguneko kontzertuan

Juan Luis Romatet 2021eko azaroaren 21a

Musikarien zaindariaren eguna bihar da, baina igandean eman du Xexili Eguneko kontzertua Zarauzko Musika Bandak. Merkatu plazan izan da emanaldia, eta herritar ugari hurreratu da emanaldia jarraitzera. 

Holst, Beethoven, Sorozabal, Morricone eta de Haanen obrak jo ditu bandak kontzertu horretan. Osasun egoera dela eta, edukiera mugatua izan du kontzertuak.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide