Pasa den ostegunean, hilaren 18an, banatu zituzten aurtengo Euskadi Literatura Sariak Gasteizen. Zazpi pertsona saritu dituzte aurten, eta horien artean bi zarauztar daude: Anjel Lertxundi eta Alex Gurrutxaga. Lertxundik Haur eta Gazte Literaturako saria jaso du Haltzaren Muinoa liburuagatik; Gurrutxagak, berriz, Euskarazko Saiakera saria irabazi du Xabier Lete Aberriaren poeta kantaria lanagatik. Iñigo Urkullu lehendakariak eman zien saria ostegunean egindako sari banaketa ekitaldian.
Gurrutxagaren hitzak jaso nahi izan ditu Zarauzko Hitzak.