Zozketa

Sherpa.ai Aizkolari Txapelketa Nagusiaren finalerako sarrerak zozkatu ditu Zarauzko Hitzak

Zarauzko Hitza 2021eko azaroaren 19a

Igandean jokatuko dute finala, Bilboko Bilbao Arena Miribillan, 12:00etan hasita.

Sherpa.ai Aizkolari Txapelketa Nagusiaren finala jokatuko dute datorren igandean Bilboko Bilbao Arena Miribillan. 12:00etan hasiko da lehia, eta besteak beste, bertan ariko dira eskualdeko hiru aizkolari: Mikel Larrañaga azpeitiarra, Julen Alberdi Txikia IV.a azkoitiarra eta Eneko Otaño beizamarra. Horiez gain, han izango dira Iker Vicente, Aitzol Atutxa eta Jon Irazu.

Zarauzko Hitzak finalera joateko sarrera bikoitz bat zozkatu du bazkideen artean, eta Ainhoa Lazkano Huegun izan da irabazlea. Zarauzko Hitza jarriko da harremanetan irabazlearekin.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide