Sorazu bidea zabaltzeko eta hobetzeko lanak egiten ari dira

Aritz Mutiozabal 2021eko azaroaren 17a

Udala hainbat hobetze lan egiten ari da Sorazu bidean, bertako bizilagunen eskaerei erantzunez. Alde batetik, errepidearen konponketa eta zabalkuntza lanak egin dituzte zenbait gunetan, bi ibilgailu aldi berean igaro ahal izateko. Bestetik, ur-bilketa sistema bat egokituko dute errepide horretan bertan.

Lan hauek Excavaciones y Tranportes Orsa eta Excavaciones Lasa enpresak ari dira egiten, 36.188,06 euroko (BEZ barne) aurrekontuarekin.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide