-1-
Euskal Herriko folklorean da
ezaguna txalaparta
Abere erritmodun bat ere
berezia txahal aparta
-2-
Erropa ikuzten ez duenak
ingurua kutsatzen du
Eta hori ikusten ez badu
beregandikan aldendu
-3-
Babarrun jan baten eraginez
gertatzen denak du fama
Ondorio argia izanik
zehazki ba barruan jana
-4-
Ura ardo bihurtu daiteke
hizki jokoan kontura
Hemengo ardoa alderatuz
nik nahiago hango (h)ura
-5-
Herri napar oso ezaguna
Ta izena zein ote da?
Bertan sarritan jarduten dira
karta jokoan tutera
-6-
Estatu Batuen presidente
ospetsu Biden omen da
Han boteretsua izan arren
guretzat berriz, bi denda
-7-
San Fermin egunean Kordoban
beroa omen zen aski
Berrogei ta bost gradu. Itzela!!
Eta noski hilak zazpi
-8-
Aritmetikan ezagun ziren
gehi, ken, bider eta zati
Lehen buruz egiten genuena
orain mugikorrak daki
-9-
Gure basoak zaindu ditzagun
begiratuaz gerora
Gero sagardoa bertaratuz
edan hartuaz denbora
-10-
Herri bateko dendari oro
saiatzen da gogotikan
Ez da harritzekoa herria
Zalduondo izanikan