'Teknologien erabilera segururako gakoak' hitzaldia izango da etzi

Amaia Urbieta Arruti 2021eko azaroaren 15a

Salbatore Mitxelena Ikastolak antolatuta, hitzaldia eskainiko du Modelo aretoan Rebeka Gamito Gomezek 10-16 urte bitarteko gaztetxoen hezitzaileentzat.

Teknologien erabilera segururako gakoak izenburupean, etxean haurrek Interneten erabilera segurua garatzeko gidalerroak eskainiko ditu Gamitok etzi, 18:00etan. EHUko Didaktika eta Eskola Antolakuntza saileko irakasle da Gamito, eta IkHezi Eusko Jaurlaritzako talde kontsolidatuko ikertzaile ere bada.

Hitzaldia entzutera joan ahal izateko aurrez izena eman beharko da esteka honen bidez.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide