Bi gauetan egingo dituzte lanak: bihartik asteazkenerako gauean, eta asteazkenetik ostegunerakoan. Hori horrela, 21:00etatik 06:30era egongo da itxita bidea.
Tren geltoki berria egiteko obrak direla eta, lanak egingo dituzte Zelai azpibide gaineko zubian datozen egunetan. Eguneko tren zerbitzua mantendu dadin gauez egingo dituzte lanak, eta guztiz moztuko da azpibidea segurtasuna bermatzeko; bai ibilgailuentzat, baita oinezkoentzat ere.
Bi gauetan egingo dituzte lanak: bihartik asteazkenerako gauean, eta asteazkenetik ostegunerakoan. Hori horrela, 21:00etatik 06:30era egongo da itxita bidea.