Usoa Ostolazak irabazi du Espainiako Distantzia Erdiko Duatloi Txapelketa

Aritz Mutiozabal 2021eko azaroaren 15a

Usoa Ostolaza, larunbatean Sorian helmugaratzen. (triatlon.org)

Ia sei minutuko aldearekin nagusitu zen triatleta zarauztarra larunbatean, Sorian (Espainia) jokatutako proban.

Alusigma Peñota Dental Portugaletekoa taldeko Usoa Ostoloza triatleta zarauztarrak sekulako erakustaldia eman zuen larunbatean Espainiako Distantzia Erdiko Duatloi Txapelketan, Sorian (Espainia). Ostolazak 3:38:46ko denborarekin irabazi zuen proba, eta bigarren sailkatu zen Sonia Bejaranori ia sei minutu atera zizkion; hirugarren izan zen Enara Oronozi, berriz, 11 minutu.

Probaren lehen zatiko korrikaldian, Bejarano jarri zen buru, eta ia bi minutuko aldea atera zion atzetik zihoan taldeari. Zarauztarrak, ordea, egundoko bigarren zatia osatu zuen bizikletako sektorean, lehiakide guztiak atzean utzit eta abantaila ederra aterata. Horrek lasterketako azken zatia bakarka egiteko aukera eman zion, txapela bereganatuz.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide