Margoketak agertu dira Mitxelenan, trenbideko obren aurka

Aritz Mutiozabal 2021eko azaroaren 15a

Trenbide berria eraikitzeko obrek bete-betean hartu dute Mitxelena kaleko bidegorria eta zenbait etxebizitza. Horren guztiaren aurka, hainbat margoketa agertu dira auzoko etxebizitza batzuen hormetan, besteak beste, Mitxelena ez ukitu diotenak.

Era berean, gaiari lotuta, bizilagunek bilera deitu dute gaur arratsalderako auzoko lokalean, 19:30ean.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide