Urte osoan irekita dagoen kanpin onenaren saria jaso du Gran Camping Zarautzek

Aritz Mutiozabal 2021eko azaroaren 13a

(Argazkia: @CampingZarautz)

Espainiako Kanpinen Federazioak antolatuta, joan den ostegunean 3. Espainiako Kanpinen Gala ospatu zuten Malagan (Andaluzia, Espainia), eta hainbat sari banatu zituzten kategoria ezberdinetan banatuta. Gran Camping Zarautzek urte guztian irekita dagoen kanpin onenaren saria lortu zuen. 

Gran Camping Zarautzek twitter bidez adierazi du "gau berezia" izan zela ostegunekoa. Era berean, ondorengo mezua utzi du: "Hau posible egin duten guztiei eskerrak ematea besterik ez zaigu geratzen".

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide