Urdanetan ere sanmartinez gozatzeko aukera izango da aurten

Iñigo Gaiton 2021eko azaroaren 10a

Bertso afaria, erromeria, herri kirolak... Iazko etenaren ostean, aurten izango da zer gozatua Urdaneta auzoko San Martin jaietan. Antolakuntzak egitarau zabala antolatu du hilaren 11tik 14ra arte.

Bihar, osteguna

  • 11:00. Meza nagusia.
  • 12:00. Herri kirolak, auzotarren artean. Trontza, txingak, lokotxak, zaku karrerak...
  • Arratsaldean, kalejira.

Azaroak 12, ostirala

  • 21:30. Bertso afaria, Indamendi elkartean, Angel Mari Peñagarikano eta Unai Agirre bertsolariekin, Danel Olano gai jartzailearen esanetara. Elizagoien ahizpak ere han ariko dira afalostea girotzen.
  • Ondoren, erromeria goizaldera arte, Indamendi elkartean bertan. Ximor taberna ere zabalik egongo da.

Azaroak 13, larunbata

  • 16:00. Mus txapelketa, Indamendi elkartean.
  • Ordu berean, ume jolasak, frontoian. Txokolate beroa ere izango da, nahi dutenentzat.
    Gauean, Ximor taberna zabalik izango da parranda gogoa dutenentzat. 

Azaroak 14, igandea. Jubilatuen Eguna.

  • 11:00. Jubilatuen ospakizuna, elizan.
  • 11:00. Auzotarren I. Pilota Txapelketaren finalak.
  • 13:00. Herri kirolak. Izeta harri-jasotze eskolako harri-jasotzaileen erakustaldia. Han izango dira Hodei Iruretagoiena Izeta IV.a, Mikel Lopetegi Urra, Jakes Iruretagoiena Izeta V.a eta Lierni Osa. Aizkolariak ere izango dira: Andoni Iruretagoiena Izeta VI.a eta Biurri. Eta hori guztia Izer eta Alabier trikitilariek girotuta.
  • Ondoren, auzoko nagusien bazkaria Indamendi elkartean, Sebastian Lizaso eta Andoni Egaña bertsolariekin eta Izer eta Alabier trikitilariekin.
  • Bazkalostean, bertso-saioa eta trikiti-saioa elkartera azaltzen diren guztientzat.
  • 18:00 aldera, kalejira, tabernaz taberna, bertsolari eta trikitilariekin.
  • Jarraian, erromeria Izer eta Alabier trikitilariekin 22:30 aldera arte.
    Festak bukatzeko, patata dantza lehiaketa eta traka zaratatsua.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide