Ostiralean, hilaren 12an, taularatu behar zuen Lasala konpainiak Dead antzezlana, Modelon. Emanaldia, ordea, bertan behera geratu da, konpainiako bi kideren konfinamendua medio.
Sarrerak erosi dituzten herritarrei dirua itzuliko diete. Modeloko leihatilan erosi dutenek bertatik pasa beharko dute dirua jasotzera, eta kutxako online kanalen bidez erosi dutenei, bide horretatik itzuliko zaie.
Udalak eta konpainiak data berri bat adostuko dute Zarautzen emanaldia eskaintzeko. Laster jakinaraziko dute data hori.