Azaroaren 25ean Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Eguna dela kontuan hartuta, Urola Kostako Itaiak Egungo kultura progresista: emakumeon ahalduntzea ala indarkeriaren normalizazioa? jardunaldiak antolatu ditu hilabetean zehar Putzuzulo gaztetxean.
Igande honetan, azaroaren 14an, Oh gu hemen! bideoa emango dute eta ondoren solasaldia izango da, 18:00etan hasita. Azaroaren 19rako, ostiralerako, Emakumeon ahalduntzea ala indarkeriaren normalizazioa? hitzaldia prestatu dute, 18:00etan, eta gauerako, berriz, bertso afaria. Ekitaldia 21:00etan hasiko da, eta Libe Goenaga, Lurdes Ondaro eta Garazi Navarro bertsolariak ariko dira kantuan; gai-jartzaile lanetan, berriz, Amaia Urbieta ariko da.
Azaroaren 25ean Donostian egingo duten mobilizazioarekin borobilduko dute egitasmoa. Boulevardetik abiatuko dira 18:00etan, Indarkeria matxistari aurre egiteko sozialismoa eraiki! lelopean.