Alzheimerra duten senitartekoen Gipuzkoako elkartea da Afagi, eta etzirako, azaroak 10, hitzaldia antolatu du Modelo aretoan Zarauzko Udalarekin eta Zarautz Herri Zaintzailea elkartearekin batera.
Aurretiazko dolua senitartekoen zaintzaileengan da hitzaldiaren izena, eta solasean ariko dira Iñaki Peña mediku zarauztarra eta Maria Victoria Lucero Afagiko psikologoa.
Peña, esaterako, zainketa aringarrietako unitateko medikua da, eta doluaz hainbat lan egindakoa da, besteak beste ikus-entzunezko formatuan.
Hitzaldia Modelo aretoan izango da, 19:00etan.