Azaroaren 27an piztuko dituzte Gabonetako argiak

Amaia Urbieta Arruti 2021eko urriaren 31

Datozen egunetan hasiko dira herriko kaleetan argindar kableak jartzen, Xabier Txurruka alkateak sare sozialen bidez jakitera eman duenez. 

Behin argindar kableak jarrita, apaingarriak zintzilikatzen hasiko dira azaroaren 10etik aurrera. Lanak gauez egingo dituzte, 22:00etatik 07:00etara bitartean. 

Argiak azaroaren 27an, larunbatean, piztuko dituzte, eta gauero argituko dituzte Zarauzko zenbait kale, Gabonak igaro arte.
 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide