'El buen patron', 'La familia Addams 2' eta 'Tom eta Jerry' filmak emango dituzte Modelon

Amaia Urbieta Arruti 2021eko urriaren 30a

Fernando Leon de Aranoaren azken film luzea izango da asteburu honetan protagonista Modelo aretoko karteldegian. Etxeko txikienentzat, berriz, La familia Addams 2: La gran escapada eta Tom eta Jerry animaziozko filmak emango dituzte. Azken hori euskaraz izango da eta beste biak gaztelaniaz.

Ordutegi honetan eskainiko dituzte filmak:

Gaur, larunbata:

  • 16:45. La familia Addams 2: La gran escapada.
  • 19:15. El buen patron.
  • 22:15. El buen patron.
 
Bihar, igandea:
  • 19:15. El buen patron.
  • 22:15. El buen patron.

Azaroak 1, astelehena:

  • 12:00. Tom eta Jerry.
  • 16:45. La familia Addams 2: La gran escapada.
  • 19:15. El buen patron.

Azaroak 2, asteartea (Ikusleen eguna):

  • 17:00. El buen patron.
  • 20:30. El buen patron.
 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide