Bigarren eskuko liburu eta disko azoka izango da bihar eta etzi

Amaia Urbieta Arruti 2021eko urriaren 30a

Kaleko Kultura eta Solidaritate Elkarteak antolatuta, bigarren eskuko liburu eta disko azoka izango da Zigordia kalean bihar eta etzi. Eguraldi txarra eginez gero, iragarri dute Merkatu plazan izango dela azoka.

Ordutegi honetan jarriko dute azoka bi egunetan: 10:30etik 14:30era eta 16:00etatik 19:30era.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide