Manifestazio antiespezistara joateko autobusa antolatu du Nor taldeak

Amaia Urbieta Arruti 2021eko urriaren 27a

'Orroak plazara' lelopean, manifestazio antiespezista antolatu du Nor taldeak Bilbon azaroaren 1erako. Bertara joateko autobusa antolatu dute hainbat herritatik; baita Zarauztik ere. 10:30ean jarri dute manifestaziora joateko hitzordua.

Jakinarazi dutenez, itzulerako autobusa 18:00etan izango da, eta 12 euroko prezioa izango du joan-etorriak. Interesdunek info@nor.eus helbidera idatzi dezakete.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide