Missouri State University Chorale abesbatzaren saioa izango da gaur

Aritz Mutiozabal 2021eko urriaren 27a

Zarauzko Abersbatzak antolatutako Nazioarteko Ahotsak jaialdiari gaur emango diote hasiera AEBetako Missouri State University Chorale abesbatzaren emanaldiarekin. Saioa Frantzizkotarren elizan izango da, 20:30ean.

Missouri estatu unibertsitateko abesbatza da, eta herrialde hartako ahots-talde garrantzitsuena da. Jatorri desberdinetako hainbat pertsonek osatu zen dute, oso maila altuko abeslarirekin, eta azkenaldian sona handia lortu dute nazioartean.

Sarrera arruntak bost euro balioko du, eta abesbatzaren elkarteko kideentzat, aldiz, hiru euro. Sarrerak eskuratzeko aukera kontzertua baino ordubete lehenago izango dute herritarrek, eliza kanpoan egongo den postuan.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide