Iñurritza jubilatuen elkartea berriz irekiko dute ostiralean

Aritz Mutiozabal 2021eko urriaren 25a

Bertakoak ekimena Iñurritza elkartean. (Aritz Mutiozbal)
Pandemiak eragindako egoeraren ondorioz Iñurritza Jubilatu eta Pentsionisten elkartea hemezortzi hilabetez itxita egon ondoren, datorren ostiralean –urriaren 29an– ateak zabalduko ditu berriro ere bertako ekimenak martxan jartzeko. Elkarteko kideek argi utzi dute COVID-19aren inguruan indarrean dauden arauak betetzea ezinbestekoa izango dela.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide