Oteitza eguna ospatu dute Salbatore Mitxelena ikastolan

Amaia Urbieta Arruti 2021eko urriaren 24a

113 urte bete ziren joan den ostegunean Jorge Oteiza jaio zela, eta urtero egin ohi duten moduan, artista ezagunaren omenezko ekitaldia egin zuten Salbatore Mitxelena ikastolan.

Aurretik ikasgelan landutako eskulanekin apaindu zuten ikastolaren aurrean dagoen Bertsolaritzari omenaldia eskultura, eta bi abesti eskaini zizkioten denen artean.

Argazkiak: Salbatore Mitxelena

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide