"Konponbiderik ezean", azaroaren 2an greba mugagabeari ekingo diote kiroldegiko langileek

Zarauzko Hitza 2021eko urriaren 20a

Hitzarmen duina aldarrikatzeko lau greba egun egin dituzte Aritzbatalde kiroldegiko langileek. Kiroldegiko zerbitzuak etenda egon dira egun horietan, eta langileek elkarretaratzeak, bizikleta martxak eta beste hainbat ekintza egin dituzte.

Atzo arratsaldean, esaterako, tonifikazio saio aldarrikatzailea egin zuten Lege Zaharren enparantzan.

Orain bi aste iragarritako lau greba egunak amaituta, momentuz, BPXport enpresa arduradunaren zein udalaren erantzunik jaso ez dutela ikusita, "konponbiderik ezean", azaroaren 2tik aurrera greba mugagabeari ekingo diotela iragarri dute langileek eta ELA sindikatuak.

Erlazionatuak

Kiroldegiko langileak, grebara

Aritz Mutiozabal 2021 urr 07 Ekonomia

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide