Trenbidean lanak egingo dituzte gauez aste osoan

Zarauzko Hitza 2021eko urriaren 17a

Tren geltoki berriko obrak. (Zarauzko Udala)
Tren geltoki berriko obrak aurrera jarraitzen dute. Datorren astean, bihar hasi eta ostirala bihartean, elektrifikazio-zimenduak hondeatzeko eta hormigoitzeko lanak egingo dituzte trenbide eremuaren barruan. Trena egunean zehar zerbitzuan egon dadin, lan guztiak gauez egingo dituztela jakinarazi du udalak. Zentzu horretan, barkamenak eskatu ditu obrek eragin ditzaketen eragozpenengatik.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide