Leizek disko homonimoa argitaratu berri du

Aritz Mutiozabal 2021eko urriaren 14a

Leize laukote rockeroak bere ibilbideko bederatzigarren diskoa eman du argitara, taldearen izen berarekin. Album zuria, lan homonimoa. Oihan Lizaso soinu teknikariaren gidaritzapean grabatu dute 2noisy estudioan, eta, guztira, rock gogorra oinarri eta letra zorrotzak dituzten hamar abesti jaso dituzte.

Taldko beteranoak diren Felix Lasa abeslaria eta gitarrista eta Antonio Rodriguez baxu-jotzailarekin batera, gaur egun Ibi Sagarna bateraia-jotzaileak eta Mikel Lazkano gitarristak osatzen dute taldea. Disko berriaren aurkezpen birari larunbat honetan ekingo diote Meridan, Acerorock Festival jaialdian. Datozen hilbeteetarako eta datorren urterako hainbat hitzordu dituzte lotuta, gainera.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide