Pertsona bat zauritu da Zudugarai gainean izan den trafiko istripuan

Iñigo Gaiton 2021eko urriaren 12a

Auto batek eta moto batek izan dute ezbeharra, eta moto gidaria Donostiako erietxera eraman dute, zaurituta. Uneotan, errepidea garbitzeko lanetan ari dira.

Gaur eguerdian trafiko istripua izan da Zudugarai gainean, Bilboko noranzkoan. Ertzaintzak Karkarari jakinarazi dionez, 12:30ean jazo da ezbeharra. Auto batek eta moto batek talka egin dute, eta moto gidaria zaurituta eraman dute Donostiako ospitalera. Motoa dagoeneko baztertu dute, baina unoetan (14:05) errepidea garbitzeko lanetan ari dira.    

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide