Zarauzko Ernaik manifestaziora deitu du bihar eguerdirako

Aitziber Arzallus 2021eko urriaren 11

Iaz egin zuten mobilizazioko une bat.

Indar okupatzaileek alde egin dezaten. Gazteok independentzia lelopean manifestaziia egingo dute udaletxe paretik kuartelera.

Bihar, urriak 12, Hispanitateren Eguna izaki, Zarauzko Ernaik mobilizatzera deitu du. Indar okupatzaileek alde egin dezaten. Gazteok independentzia lelopean, udaletxe paretik Guardia Zibilaren kuartelera manifestazioa egingo dute, 13:00etan hasita.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide