HARA! Mantxi, Lope eta Agoues 'Txiskola' saioan, 1997an

Zarauzko Hitza 2021eko urriaren 9a

Ander Silvanen eskariz, ETB1eko Ez da posible! saioak Iker Lopetegi Lope, Iñigo Mantzizidor Mantxi eta Gorka Agoues hirukoak Txiskola lehiaketan parte hartu zueneko irudiak berreskuratu ditu aste honetan. Zarauztarrak 1997an izan ziren Kike Amonarrizek aurkezten zuen telesaioan.

Hirukotearen ibiliak Ez da posible! saioaren atal honetan daude ikusgai, 5:40tik aurrera.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide