Esnekiak, izozkiak eta txerrikiak ekoizten ditu Mahalak 1996 urteaz geroztik. 25 urte beteta, bere produktuz osatutako saskia zozketatu du Zarauzko Hitzak irakurleen artean, eta Itziar Iruretagoiena izan da irabazlea. Hala nola jogurta, arroz esnea, urdaiazpikoa, txorizoa eta beste hamaika produktu eskuratu ditu irabazleak.