'Uniko' haurrentzako antzerkia izango da gaur Modelon

Aritz Mutiozabal 2021eko urriaren 3a

.

Txotxongiloak eta antzerki erreala uztartuta, Paraiso antzerki taldeak Uniko ikuskizuna taularatuko du gaur arratsaldean, 16:45ean hasita, Modelo aretoan.

Paul da obrako protagonista, etxeko seme bakarra da,  etxeko erregea, baina Irati arreba jaioko da. Harrezkero, maite ote ez duten beldur izango da, eta horrek familiaren egonkortasuna mehatxatuko du.

Sarrerak Modelo aretoko leihatilan eskuratu daitezke edo online, 4 euroan.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide