Olaian Euskal Herriko Surfing Txapelketa jokatuko da asteburuan Zarautzen

Amaia Urbieta Arruti 2021eko urriaren 1a

Euskal Herriko Surf Federazioaren eskutik, Olaian surf txapelketako bigarren jardunaldia jokatuko da Zarautzen asteburu honetan.

Sopelan (Bizkaia) hasi zen txapelketa irailaren 18an eta 19an, eta Zarautzen emango diote segida bihar eta etzi. Hurrengo jardunaldiak, berriz, Mundakan (Bizkaia) jokatuko dituzte, abenduko lehen hiru asteburutan. Gizonezkoen eta emakumezkoen open kategoriatan jokatuko dituzte txapelketak.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide