Kulturaren difusiorako Gela programaren barruan, Angel Ispizua argazkilari bilbotarrak Photomuseum bisitatuko du biharko saioan, eta bertan paratuta dagoen Itsasoaren aurrean erakusketa izango dute hizpide. Ane Ispizua biolontxelo-jotzaileak girotuko du saioa, eta ohi bezala, 18:00etan izango da, doan, argazki eta zinema museoan bertan.